miércoles, 26 de noviembre de 2008

GURE GORPUTZA EZAGUTZEN

WEB QUESTA IKUSTEKO HEMEN KLIKATU

martes, 25 de noviembre de 2008

Denbora librea!



Andereñoak utzitako jostailuak



Iker ipuinak irakurtzen




Amaia Alainekin jolasten



Enara plastilinarekin jolasean


Gaurkoan, andereñoak, jolastokira joan aurretik, denbora librea utzi die gure txikitxoie. Horretarako, plastilina jarri du mahietan, liburuak atera ditu irakurtzeko, eta bi aukera horiek egin nahi ez zituenarentzat, jostailuak atera ditu.

Bakoitza bere kabuz aritu da jolasean eta oso lasai egon dira. Hala ere noizean behin iskanbila txikiak egon dira. Aipatu behar da ere, andereño Amaia han dagoela beti umeekin jolasteko edota gauzak egiten laguntzako.








Salto gelara!!



Gaur, asteartero bezala, Amaiaren gelakoak psikomotrizitate gelara joan dira. Ikastola honetan, astero joanten dira umeak beraien energia guztia askatzera! Oso politta da ume txikiak salto gelan nola disfrutatzen duten ikustea. Baina ez pentsa txikiek solik ondo pasatzen dutenik, andereñoak ere, beraiekin batera jolasean aritzen da bere barruko energiak askatuz!!

Eskola liburutegia

Haurrak txikitatik literaturara hurbildu behar ditugu. Horretarako eskola bakoitzean liburutegiak egotea komeni da. Bertan tailer desberdinak landu daitezke umeekin, era ludiko batean. Hona hemen eskola batetako liburutegiaren aurkezpen txiki bat. Ea honekin, eskola guztietan liburutegia leku atsegin batean bihurtzen ditugun!!




Txontxongiloak!!

Gaur Gasteizen Haur Hezkuntza ikasten ari diren ikasle batzuk etorri dira txontxongiloak egitera. Ondorengo bideo honetan, gure txikiek ikastolan ikusitakoa ikusteko aukera duzu. Ea gustatzen zaizun! Oso polita da!!

" Zinema asko gustatzen zitzaien txitoen istorioa"


miércoles, 19 de noviembre de 2008

Gure txokoak

martes, 18 de noviembre de 2008

Zer moduz bazkaldu dute gure ttikiak?




Aurrean dugun koadro hau, andereñoak erabiltzen du bere umetxoak nola bazkaldu duten gurasoei erakusteko. Ondo jan al du lehenengo platera? Siesta egin al du?...

Jangelara goaz!!!




Egunero bezala bazkal orduan gure umetxoak mantalak jarri eta bazkaltzera doaz! Trena egin eta ttipi-ttapa abiatzen dira beraien sabelatxoak betetzera. Zer izango dute gaurkoan bazkaltzeko?

Zer dago bazkaltzeko?



Mmmmm!! Ze janari goxoa duguna gaurkoa!!
Hona hemen kurtsoan zehar jangelara joaten diren umeen gurasoei ematen zaien jangelako menua! Era honetan, gure txikiek egunero zer bazkaltzen duten ikusiko dute!

Zer ikas ditzaket?



Kurtsoa hasi da jada! Gurasoek beraien txikiei etxean erakutsi ditzaketena azaltzeko, ondorengo dokumentu hau banatu du andereñoak. Bertan txikitxoei egin ditzaketena, egin ezin dutena eta egin ezindutena baina ikas ditzaketena agertzen da. Era honetan, ikus ditzakegu, hezkuntza ez dela soilik ikastolaren esku uzten baizik eta gurasoen jarrera ere garrantzitsua dela!!

martes, 11 de noviembre de 2008

Ze lagun ez da etorri?

Nor falta da gaur? Hauxe da andereñoak egunero egiten duen galdera umetxoak gelakideen izenak eta zenbatzen ikasteko asmoarekin. Horretarako, gelan daudenak zenbatu eta norberak gelan dagoen "etxetik" bere argazkia hartu eta ondoko muralean itsatsi beharko du.

Etxean dauden argazkiak:




Ikastolara etorri direnen argazkiak:





Era honetan beraiek beren burua ezagutzeko aukera dute.
Falta direnak gogoratzeko, ondorengo abestia abesten dute:

Unax gaxotzen da
buruko minakin
amatxo joaten zaio
txokolatiakin.
Txokolatia ere
erdia koldarra
berri ere izango da
Unax!! Kaxkarra!!

Gaileta goxoa


Egunero bezala, asko jolastu eta gero, indarrak hartzeko gaileta goxo goxoak jaten ditugu! Egun bakoitzean, lagun batek banatu eta irakaslearekin batera "gaileta maileta" abesten dugu:

Gaileta maileta esnetan bustiko ahoan sartuko... aaaaaammmm!!





miércoles, 5 de noviembre de 2008

EUSKARAZ BIZI!

Kaixo Argitxozaleok:

Gure herriaren historian zehar jakitun asko, anitz saiatu da Euskara baserrietako sukaldeetatik ateratzen eta eguneroko bizitzaren esparru ezberdinetan indartzen. Euskara jalgi hadi kanpora zioen Bernat Etxeparek eta horixe da, hain zuzen ere, egitasmo berri honen helburuetako bat: Euskararen presentzia indartu esparru berri honetan, interneten.

Zoritxarrez, gure hizkuntzaren egoera ez da guk nahiko genuke bezain osasuntsua, munduko hizkuntza zaharrenetarikoaren alde eginiko ahalegin guztiak hutsaren parean utzi nahi baitituzte.

Zeregin horretan ni, Argitxo, beti alboan izango nauzue. Euskararen alde egindako ahalegin txikienarekin ere pozaren pozez aurkituko nauzue. Ea guztion artean Euskararen zuhaitz bakartia baso eder bat bihurtzen dugun.



EUSKARAZ BIZI



Orereta, beste hainbat ikastolarekin batera, EUSKARAZ BIZI proiektuan sarturik dago. Aipatutako programaren bidez, ikasleen arteko hizkuntza harremana euskara izatea nahi dugu. Horretarako baliabide hauetaz baliatzen gara:

· Ebaluaketa objektiboak

· Autoebaluazioak

· Gelako kanpainak

· Eslogan, megafonia, mural kanpainak…

· ARGITXO iratxoa Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloan.

· Bisitariak: bertsolariak, herritar ospetsuak…


Nolanahi ere, ikastola esparrua garrantzizkoa bada ere, familiarena are garrantzizkoagoa da. Egun egiten ari diren ikerketa guztiek adierazten dute familia-transmisioa dela garrantzizkoena hiztun aktiboak lortzeko.

Familia euskaldunetan ere, ikasleak euskararen aldeko jarrera sumatu behar du; ezin da hizkuntza ikastea ikastolaren gain soilik utzi. Hona hemen zuek ere etxean aurrera eramateko zenbait aholku:

· Anai-arreben artean euskaraz egitera gonbidatu eta bultzatu, eta egiten dutenean goraipatu.

· Senitartekoek, lagunek eta beste nagusiek haurrari euskaraz egitea.

· Haurra bere lagunekin euskaraz egitera bultzatu eta egiten duenean onetsi.

· Euskal ekintzetan parte hartu: Kilometroak, antzerkiak euskaraz, e.a.

· Euskal kantu-ipuin kasetak, bideoak eta irratiak entzutera animatu.

· Guraso bietatik bat euskalduna bada, euskalduna dena haurrekin beti euskaraz egitera bultzatu.

· Haurra Euskal Telebistako programazio egokia ikustera gonbidatu.

· Gurasoak euskaldunak badira, lagun artean, dendetan, nonahi, lehen hitza euskaraz egin.

· Etxean zaintzailerik bada, ahal dela euskalduna izatea.

· Ahal den neurrian gurasoek euskara ikasi (Oarsoaldeko udaletxeek eta beste erakunde batzuk gurasoentzako euskara ikasteko ikastaroak antolatzen dituzte).

· Oporraldietan euskarari eutsi:

ú Euskaraz bizitzea bermatuko duten udalekuetara, kanpaldietara… eraman haurrak.

ú ETB, euskal komunikabideak, edo hauek ezin badira, euskarazko bideoak eta zintak bultzatu.

ú Herri euskaldunetara txangoak egin eta bertako bizilagunekin harremanetan jarri haurra (jatetxean eskaria euskaraz eginez…).

martes, 4 de noviembre de 2008


ZE EGUN DA GAUR?


Nor gara?

Kaixo lagunak! Gasteizeko Magisteritzako Haur Hezkuntzako Amaia Ugarte eta Amaia Pascua gara. Blog honekin 2 urte dituzten umeen gelan egiten diren jardueren berri adierazi nahi dizuegu. Espero dugu bertako lana gustatzea!!

Gure ikastola Orereta Ikastola deitzen da eta Errenterian kokatuta dago. Orereta Ikastola, etapaka banatuta ditu eraikuntzak eta Haur Hezkuntzakoa, Erreteria herriaren erdugunean kokatuta dago.

Ondoren azalduko duguna, Haur Hezkuntzako gela konkretu batean ematen diren egunerokotasunak, lantzen diren unitate didaktikoak, lantzen dituzten abestiak... ikusteko aukera izango duzu.

Mila esker zure bisitagatik!!

domingo, 2 de noviembre de 2008

HAUR GUZTIEK ONDO PASA BEHARKO LUKETE HAIEN ESKUBIDEETAZ, ARRAZA, HIZKUNTZA, ERLIJIO, SEXUA...AXOLA GABE.