miércoles, 5 de noviembre de 2008



EUSKARAZ BIZI



Orereta, beste hainbat ikastolarekin batera, EUSKARAZ BIZI proiektuan sarturik dago. Aipatutako programaren bidez, ikasleen arteko hizkuntza harremana euskara izatea nahi dugu. Horretarako baliabide hauetaz baliatzen gara:

· Ebaluaketa objektiboak

· Autoebaluazioak

· Gelako kanpainak

· Eslogan, megafonia, mural kanpainak…

· ARGITXO iratxoa Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloan.

· Bisitariak: bertsolariak, herritar ospetsuak…


Nolanahi ere, ikastola esparrua garrantzizkoa bada ere, familiarena are garrantzizkoagoa da. Egun egiten ari diren ikerketa guztiek adierazten dute familia-transmisioa dela garrantzizkoena hiztun aktiboak lortzeko.

Familia euskaldunetan ere, ikasleak euskararen aldeko jarrera sumatu behar du; ezin da hizkuntza ikastea ikastolaren gain soilik utzi. Hona hemen zuek ere etxean aurrera eramateko zenbait aholku:

· Anai-arreben artean euskaraz egitera gonbidatu eta bultzatu, eta egiten dutenean goraipatu.

· Senitartekoek, lagunek eta beste nagusiek haurrari euskaraz egitea.

· Haurra bere lagunekin euskaraz egitera bultzatu eta egiten duenean onetsi.

· Euskal ekintzetan parte hartu: Kilometroak, antzerkiak euskaraz, e.a.

· Euskal kantu-ipuin kasetak, bideoak eta irratiak entzutera animatu.

· Guraso bietatik bat euskalduna bada, euskalduna dena haurrekin beti euskaraz egitera bultzatu.

· Haurra Euskal Telebistako programazio egokia ikustera gonbidatu.

· Gurasoak euskaldunak badira, lagun artean, dendetan, nonahi, lehen hitza euskaraz egin.

· Etxean zaintzailerik bada, ahal dela euskalduna izatea.

· Ahal den neurrian gurasoek euskara ikasi (Oarsoaldeko udaletxeek eta beste erakunde batzuk gurasoentzako euskara ikasteko ikastaroak antolatzen dituzte).

· Oporraldietan euskarari eutsi:

ú Euskaraz bizitzea bermatuko duten udalekuetara, kanpaldietara… eraman haurrak.

ú ETB, euskal komunikabideak, edo hauek ezin badira, euskarazko bideoak eta zintak bultzatu.

ú Herri euskaldunetara txangoak egin eta bertako bizilagunekin harremanetan jarri haurra (jatetxean eskaria euskaraz eginez…).

No hay comentarios: